2020-04-29

67 European Competition irabazi dugu!!

Apirilaren 28an, Ellen Kammertoens Alemaniako eTwinning aholkulariak helarazi zigun gure Mission Europa eTwinning proiektuak 67 European Competition lehiaketa irabazi duela.


Proiektu honen eskola-kidea Fuldako Freiherr vom Stein Schule  dugu.
Alemaniako kideekin egindako ekintzak hiru arlotan sailka ditzakegu:

1-Emakumezko pertsonaiei buruzko ekintzak. (Europa, Penelope, Helena eta Cleopatra)
2- 67 European Competition lehiaketarako ekintzak (Arlo honetan irabazi dugu saria)
3-Koronabirusaren larrialdiari buruzko ekintzak.



Hona hemen 67 European Competition lehiaketarako egindako ekintzak:


Ikasleek irakurri dute Europa eta bere lagunen (Penelope, Helena, Cleopatra, Germania eta Galia) arteko fikziozko elkarrizketa bat latinez. Elkarrizketa horretan azaltzen da Europa kontinentea iadanik batuta egon zela Mediterraneoaren ondoan Inperio erromatarraren garaian, eta Eneas (Troia gudatik iheslaria) zibilizazio erromatarraren fundatzaile mitikoa izan zela. Hori dela eta, emakumezko pertsonaiak hasten dira hitz egiten (latinez) egungo errefuxiatuei buruz. Ildo horretatik, ikasleek itzuli dute latindar testua ingelesera, alemanierara, euskarara eta gaztelaniara irudi-liburu bat (picture book) egiteko.
Bestalde, ikasleek batu dituzte Mediterraneoari buruzko kantak eta errefuxiatuei buruzko irudiak zein bideoak. Azkenik, euren kexkak bidali dizkiote Europar Batasuneko lehendakariari (Ursula von der Layen, germaniarra).


CONGRATULATIONES PLURIMAS DISCIPULIS


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina