2020-04-29

67 European Competition irabazi dugu!!

Apirilaren 28an, Ellen Kammertoens Alemaniako eTwinning aholkulariak helarazi zigun gure Mission Europa eTwinning proiektuak 67 European Competition lehiaketa irabazi duela.


Proiektu honen eskola-kidea Fuldako Freiherr vom Stein Schule  dugu.
Alemaniako kideekin egindako ekintzak hiru arlotan sailka ditzakegu:

1-Emakumezko pertsonaiei buruzko ekintzak. (Europa, Penelope, Helena eta Cleopatra)
2- 67 European Competition lehiaketarako ekintzak (Arlo honetan irabazi dugu saria)
3-Koronabirusaren larrialdiari buruzko ekintzak.



Hona hemen 67 European Competition lehiaketarako egindako ekintzak:


Ikasleek irakurri dute Europa eta bere lagunen (Penelope, Helena, Cleopatra, Germania eta Galia) arteko fikziozko elkarrizketa bat latinez. Elkarrizketa horretan azaltzen da Europa kontinentea iadanik batuta egon zela Mediterraneoaren ondoan Inperio erromatarraren garaian, eta Eneas (Troia gudatik iheslaria) zibilizazio erromatarraren fundatzaile mitikoa izan zela. Hori dela eta, emakumezko pertsonaiak hasten dira hitz egiten (latinez) egungo errefuxiatuei buruz. Ildo horretatik, ikasleek itzuli dute latindar testua ingelesera, alemanierara, euskarara eta gaztelaniara irudi-liburu bat (picture book) egiteko.
Bestalde, ikasleek batu dituzte Mediterraneoari buruzko kantak eta errefuxiatuei buruzko irudiak zein bideoak. Azkenik, euren kexkak bidali dizkiote Europar Batasuneko lehendakariari (Ursula von der Layen, germaniarra).


CONGRATULATIONES PLURIMAS DISCIPULIS


2020-04-25

Koronabirusaren krisialdian eTwinning proiektuei gogor ekiten diegu

Latineko mintegiak parte hartzen duen bi eTwinning proiektuek osasun kisialdian ekintza bereziak antolatu dituzte bai nazioarteko elkarlanarekin jarraitzeko bai koronabirusak eragindako egoera hausnartzeko.

Hona hemen egiten ari garen ekintzak:


Mission Europa eTwinning proiektua


Europa in time of health crisis
1-Koronabirusak eragindako gaixotasunaren sintomen deskribapena, sintomak eta babesteko neurriak latinez irakuri, ulertu eta iruzkindu.
2-Koronabirusari buruzko infografia bat latinez egitea elkarren artean.
3-Corona Europam terret latindar testua ulertu, itzuli eta komentatu.
4-Liburu kolaboratiboa sortu latindar testuarekin.


The Odyssey of words still continues eTwinning proiektua

Koronabirusaren krisialdia dela eta, proiektuko ikasleek Europako politikariei mezuak eta eskaerak bidaltzen ari dira aztertutako hitzak erabiliz.